Tolosaldea, zapaltzekoa: turismo gehigarria

Udan Tolosaldea ezagutzeko ezinbestekoak

Erabiltzailearen aurpegia

Ezagutu itzazu Tolosaldeak gorderik dituen altxor guztiak. Hogeita zortzi udalerriz osatua, Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar.

Aralarko Parke Naturalaren eta Hernioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak. Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik eta hiriburu baten maila duen Tolosak eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.

Zalantzarik ez izan, harremanetan jarri eta hurbildu zaitez Tolosaldea Tour Turismo Bulegora. Bertan nahi adina informazio jasoko duzu, ostatu, bisita gidatu, ibilbide eta senda, emanaldi nahiz ikuskizunei buruz. Horrez gain, aholkuak emango dizkizugu eskualdean zauden bitartean ahal bezainbeste gozatzeko. Ezagutu Tolosaldea!

BISITA GIDATUAK

TOLOSAKO AZOKARA BISITA GIDATUA
Tokiko produktua oinarri duen pintxo dastaketa eta edariarekin
Irteera: 11:00. Larunbatero.

TOLOSAKO ALDE ZAHARREKO BISITA GIDATUA
Irteera: 10:00, 12:00, 15:00 eta 16:00etan. Larunbatero.
*Hizkuntz ezberdinetan aldez aurretik erreserbatuz gero (euskara, gaztelania, ingelesa eta fransesa). Izen emateak Tolosaldea Tour turismo bulegoan. 943 697 413 / tour@tolosaldea.eus / www.tolosaldea.eus

ANDRA MARI PARROKIARA BISITAK
Ate irekiak:Astelehenetik larunbatera - 11:00etatik 14:00ak arte - Uztailaren 16tik abuztuaren 25a arte.

TOPIC MUSEOA
Txontxongiloen etxeak umeei zuzendutako antzerki-bisitak eskaintzen ditu.
943 650 414 / www.topictolosa.com / Euskal Herria plaza, 1. Tolosa.
FAGUS ALKIZA
Uztailaren 21ean, irailaren 15ean eta urriaren 19an. Irteera: 10:30ean, Fagus Alkiza Interpretazio zentrora bisita gidatua eta 11:00tan herriko plazatik abiatuta ibilbide gidatua.
Erreserbak: 688 604 466 edo kultura@alkiza.eus.

UR MARA
Koldobika Jauregiren Artea, natura eta etnografia biltzen eta batzen duen Museoa da.
609465942 / mail@urmara.com / www.urmara.com / Garmendi-Azpi Baserria, Azaldegi, 9. Alkiza.

LARRAULGO EKOMUSEOA
688 803 608 / info@larraulgoekomuseoa.com / www.larraulgoekomuseoa.com / San Esteban plaza. Larraul.

TXINDOKIKO ITZALA. ABENTURA PARKEA
628 947 253 / 943 654 757 / info@txindokikoitzala.com / www.txindokikoitzala.com / Larraitz auzoa. Abaltzisketa.

ALTZOKO HANDIA EZAGUTZEKO BISITA GIDATUAK
943 652 413 / Erreserbak: 943 652 262 / www.altzo.eus / Larunbat, igande eta jai egunetan, 10:00etan. Altzo.

MUSKERRAREN BIDEA
Ibilbidea. Bisita gidaturako erreserbak: 943 69 19 07 / muskerrarenbidea@gmail.com / www.muskerrarenbidea.eus. Asteasu.

TOLOSALDEKO FESTAK

Karmengo Ama, Uztailak 13-16, Alegia
Santioak, Uztailak 24-31, Villabona
Santa Marina Eguna, Uztailak 18, Albiztur eta Asteasu
San Inazio Eguna, Uztailak 31, Altzo
San Esteban Eguna, Abuztuak 3, Larraul
San Lorentzo, Abuztuak 10, Berastegi eta Ikaztegieta
Ama Birjin Eguna, Abuztuak 15, Aduna, Albiztur, Baliarrain, Gaztelu, Goiatz, Hernialde, Gaztelu, Orendain eta Zizurkil.
San Bartolome Eguna, Abuztuak 24, Amezketa, Bidania, Ibarra eta Larraul
San Agustin Eguna, Abuztuak 28, Berrobi
Ama Birgin Eguna, Irailak 8, Alkiza, Bedaio, Elduain eta Lizartza
Arantzazuko Amaren Eguna, Irailak 9, Zizurkil Behera
San Migel Eguna, Irailak 29, Irura

HERNIO EREMUAREN IBILBIDEEN MAPA BERRIA

Hernio Kontserbazio Bereziko Eremuaren Ibilbideen Mapa Berria: Hernioko mendigunea ere oparoa da historia, usadio eta kondaira kontuetan. Gune natural zoragarri hori mendizale eta txangozale askoren topalekua da. Mendilerro berean, Intxur (765 m.) izeneko tontorrean, Burdin Aroko defentsarako barruti baten aztarnak geratzen dira. Gailurretatik gertuago Mendikuteko (803 m.) gotorlekua dago, XI-XII. mendeen artean eraikia. Gotorlekua eta ondoko kobazuloa hainbat kondairen eszenatoki dira.

ATSEDENERAKO

Nekazalturismoak eta landaetxeak, hotel eta pentsioak, aterpetxeak eta turismo apartamentuen zerrendak gure webgunean kontsultagai: www.tolosaldea.eus.

NON JAN?

Kontsultatu gure eskualdeko eskaintza www.tolosaldea.eus webgunean. Bertan TOLOSA GOURMET Zaporeen Lilura liburuxka kontsulta daiteke.

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!