Migrazio eta Aniztasun saila (TG): zurrumurruen aurkako hitzaldia eta tailerra

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko mar. 27a, 13:05
Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako astea ari gara ospatzen hemen Tolosaldean. Migrazio eta Aniztasun sailetik antolatutako ekimenen artean dago gaur Tolosan zurrumurruen aurka Xabier Aierdi irakasleak eskainiko duen hitzaldia. Horri buruz hitz egin digu, Kristina Morales teknikariak.

Hitzaldia, arratsaldeko 18:30etan izango da Tolosako kultur etxean. Datorren apirilaren 2an eta 3an Rakel Morenoren eskutik tailerra izango da baita ere Tolosan. Izen emateak 943 65 45 01 telefono zenbakian egin daitezke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!