ataria.eus

#Afiziorik gabe ez dago ikuskizunik

Erabiltzailearen aurpegia kirola

Aurreko asteko zapore gazi-gozoa eta gero kopan aukerak izaten jarraitzeko partida garrantzitsua zen hernaniarren kontrakoa eta datorren asteburuan egiten dugunaren arabera etxean denboraldiko azken partida izan zitekeena jokatzeko puntuan ginen. 

#Afiziorik gabe ez dago ikuskizunik
Aiora Galarza Balerdi | Ikusi handiago | Argazki originala

Denboraldia etxean partidarik galdu gabe bukatu eta urte osoan babesa eman diguten zaletu guztiei eskerrak emateko asmotan bildu ginen Usabalen. Kafea hartu, jubenilen zein infantilen partidak pixka bat ikusi eta auto gidari berriak zoriondu ondoren sartu ginen aldagelan.

Partida espero baino errazago joan zen eta hasieratik izan ginen baloiaren jabe. Aste osoko lanak fruituak eman zituen eta horrela aurreko astean falta izan zitzaizkigun golak laster iritsi ziren. Bukaeran 5-0 Ainhoa Bengoetxea, Zuriñe (2), Maddi eta Mirari golegile eta talde osoaren lan bikaina. Ondoren aldagelan Maria Martijaren bisita eta gaueko afaria gehienen ahotan.

Hurrengo astean irabaziz gero kopan aurrera eta denboraldia borobiltzen jarraitzeko aukera, hala ere gertatzen dena gertatzen dela harro taldeak egindako denboraldiaz. Bukatzeko, #Afiziorik gabe ez dago ikuskizunik. Mila esker!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa