Tolosan Euskaraldia antolatzeko bilera telematikoa, asteartean

Erabiltzailearen aurpegia

Tolosan Euskaraldia antolatzeko bilera irekia egingo da asteartean, 18:00etatik aurrera, telematikoki. Bilera guztiz irekia da eta herriko euskaltzaleak elkartu nahi dira bertan, aurtengo edizioko helburuak partekatu eta lanak antolatzeko. Bilera telematikoki egingo denez, euskaraldia@galtzaundi.eus posta elektroniko helbidera mezu bat idatziz eskuratu ahalko da gela birtualera sarbidea izateko esteka.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!