Etxealditik Euskaraldira

#8 Prest al zaude bihar zure bizipenak partekatzeko?

Erabiltzailearen aurpegia

Etxealditik Euskaraldira ekimena amaitzeko, Kike Amonarriz eta Rita Aldabaldetrekuk egindako proposamena gogoan duzue?!

Horrela, alde batetik, Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu duen komunitatea bistaratuko dugu, komunitate hori osatzen duten kideek elkarren berri izateko aukera zabalduz, eta, beste alde batetik, birtualki bada ere, komunitate horren baitan sortu diren pentsamenduak, sentimenduak, lorpenak… gainontzeko guztiei jakinaraziko dizkiegu. Birtualki bada ere, zabaldu ditzagun, bada, gure sentipen, pentsamendu, lorpen…edo dena delakoak mundura!!! Hasi al zarete zerbait pentsatzen, zerbait egiten? Gogoratu, bihar, zuen sareetara igotzea! Baditugu, jada, zenbait lagunen ekarpenak. Ikusi, ikusi!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!