Kultur eskaintzari begirada Tolosaldeko gazteen ikuspuntutik

Erabiltzailearen aurpegia

Gaur Tolosaldeko gazteen mahai ingurua izango da Tolosako Kultur Etxean. 18:30etatik aurrera, batxilergoko ikasleek kultur eskaintzari buruz duten iritzia zein den azalduko dute.

2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan. Horiei buruz hitz egiteko, mahai ingurua antolatu da ekainaren 12an, Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako batxilergoko ikasleek beren ikuspuntua azalduko dute ikerketak emandako emaitzen inguruan, 18:30etatik aurrera. Mahai ingurua Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetariek gidatuko dute.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!