Gailu teknologikoek euskara uler dezaten

Erabiltzailearen aurpegia

Galtzaundiren Hitzez Hitz atalean Igor Agirrek mintzalagunak kanturako nola elkartu diren eta maiatzean bigarren kantu saio bat egingo dutela kontatu digu, atzo Ibarrako Galtzaundiren tabernan izandako bertso saioaren berri eman digu, eta Librezale elkarteak sustatutako Common Voice ekimenaren berri eman digu. Azken hau gailu teknologikoek euskara uler dezaten abian jarritako ekimena da. MIlaka euskaldunen laguntza behar da, datozen hilabeteetan euskarazko ahotsez osatutako 10.000 ordu grabatzeko. voice.mozilla.org/eu helbidean sartuta egin daiteke.

Halaber, errenta aitorpena euskaraz egiteak duen garrantziaz aritu zaigu, eta nola egin ere kontatu digu.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!