Karlos Linazasororen 6012 liburua landuko du irakurle taldeak abenduan

Erabiltzailearen aurpegia
Karlos Linazasororen 6012 liburua landuko du irakurle taldeak abenduan

Tolosan gertatutako tren istripu batean oinarritutako eleberria landuko du Galtzaundiko irakurle taldeak hilabete honetan. Hilaren 19an bilduko dira idazlearekin batera gogoeta egiteko.

Urteko azken saioa Tolosan bertan gertatutako istorio batean oinarritutako eleberri bat aztertuz egingo du Galtzaundiren irakurle taldeak. Zehazki, Karlos Linazasoro idazle tolosarraren 6012 liburua landuko da abenduaren 19ko saioan. Ohiko moduan, Tolosako Kultur Etxean bilduko da irakurle taldea, 19:00etan, eta Yurre Ugartek dinamizatuko du saioa.

Liburua oinarrituta dagoen gertakizuna 1978ko martxoaren 28an gertatu zen Tolosan. Apeaderoaren eta geltokiaren artean, trenbidetik atera zen 80 km/h-ko abiaduran zihoan tren bat, eta 52 tona azido zianhidriko zeramatzan. Istripua gertatu orduko piztu zen alarma gorria, eta Iñaki Linazasoro orduko alkateak suhiltzaileengana jo zuen, balizko isuri bat saiheste aldera; azido zianhidrikoa leherkorra, kutsakorra eta toxikoa da, eta hainbat herritar hiltzeko arriskuan izan ziren, material hura lehertu izan balitz.

Informazio gehiago: galtzaundi.eus