Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi ugari Tolosaldeko herrietan

Erabiltzailearen aurpegia
Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, ekitaldi ugari Tolosaldeko herrietan
Joan den urteko ekitaldien barruan, murala margotu zuten Tolosa eta Ibarrako ikasleek

Abenduaren 3an amaituko da Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimena, hain zuzen, Euskararen Nazioarteko Egunean. Tolosaldeko herri gehienetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun horren aitzakian.

Hemen, herriz herri, abenduaren 3rako antolatuta ekintzak:

ABALTZISKETA:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 12.00-13.30: galdetegia betetzea eta jendearen bizipenak jasotzea (Kontsejupea)
    • 13.30: argazki erraldoia (plaza)

ADUNA:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 11.45: Andoaingo Musika Banda (frontoia)
  • Abenduak 3, astelehena:
    • 14.30: haurren herri kirolak
    •  15.45: Koreografia eta argazkia
    •  19.00: Juan Kruz Igerabideren hitzaldia (Kultur aretoa)

ALEGIA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 14.15: Bideoklip lehiaketa DBHko ikasleentzat (Kultur Etxean)
    •  14.30: Agurra, sari banaketa, dantza eta gaztaina jatea
    •  18.30 Euskararaldiako diana eta parte hartzaileen argazkia. Ondoren luntxa (Eizmendi)

ALKIZA:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 13.00: Argazki erraldoia, kantu-saioa jan-edanean (plazan)
  • Abenduak 3, astelehena:
    • 17.00: Gaztaina jatea eta abesti saioa (plazan)

ALTZO:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 16.30-18.30: Euskaraldiako partaideen iritzia biltzeko mahaia eta panela jarriko dira (plaza)
    •  18.30: elkarretaratzea, adierazpena, kantua eta argazkia (plaza)
    •  18.45-19.45: Eztabaida mahaiak eta gaztaina erreak sagardoarekin (Batzarremuino)

AMASA-VILLABONA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 18:00: Argazkia, adierazpena, iritzi bilketa eta pintxoak (Berdura plaza)

AMEZKETA:

  • Azaroak 30, ostirala:
    • 20.00: Amezketa kantarirekin kantu bira (biribilgunetik hasita)
    •  21.00: Kantu afaria (Zazpitturri elkartea)
    •  EUSKARALDIA balorazio galdetegia pasatuko da bete nahi duenarentzat
  • Abenduak 3, astelehena:
    • 11.00 LH 6ko ikasleek antolatutako lehiaketaren sari-banaketa
    •  15.00: Zumadi Eskolakoen emanaldia (Kultur etxea)
    •  Kanpoan EUSKARALDIA balorazio galdetegia egongo da

ANOETA:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 12.00-13.00: hamaiketakoaren inguruan esperientzia partekatzea. Diana eta galdetegia egongo dira
    •  13.00: argazki erraldoia. Aurrez eta ondoren “Kukuak kantuz”
  • Abenduak 3, astelehena:
    • 19.00: bertso-agurra herriko bertsolariekin. Ondoren adierazpen instituzionala.

ASTEASU:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 11.00: Lazkao Txiki marrazki bizidunen proiekzioa (Udaletxea)
    •  12.00: Euskararen Txantxangorriaren margoketa haurrentzat (Kultur etxea)
    •  12.00-13.30: diana osaketa
    •  12.15: hamaiketakoa (Kultur etxea)
    •  13.00: Asteasuko musikarien eta bertsolarien emanaldia (Kultur etxe aurrea), saskien zozketa eta argazki erraldoia
  • Abenduak 3, astelehena:
    • 15.15: EUSKARALDIA hizkiak oholtzaratu eta eskolako belargunean landatuko dira (Pello Errota ikastetxea)
    •  Ondoren, “Ahobizi, belarriprest” koreografia
    •  Amaitzeko, merienda

BALIARRAIN:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 10.00: Mendi buelta
    •  12.00: Euskaraldian parte hartutakoen argazkia
     

BERASTEGI:

  • Abenduak 3, astelehena:
  •  15:15: Eskola atarian, bertsoak, ikasleen ekarpenak, sketch-ak gurasoen eskutik, eta 'Hartu kontrola, aukeratu rola' dantza.
  •  16.00: Eskola aurrean argazkia, Euskarak 365 egun aldarrikatzeko.
  •  18:30: Euskaraldia ekimenari bukaera emateko, plazan Euskarak 365 egun aldarrikatzeko argazkia eta ondoren, pintxo-tertulia Urepele Elkartean.

 

BIDANIA GOIATZ:

  • Abenduak 2, igandea:
    • 12:00: kantu-bira herrian zehar
    •  13:00: argazkia erraldoia
    •  14:30: kantu bazkaria

ELDUAIN:

  • Azaroak 29, osteguna:
    • 9:15: Argazkia (plaza)

IBARRA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 19.00: pintxo tertulia. 11 egunetako balorazioa egin eta aurrera begirako ekimenen proposamenak (Galtzaundi Taberna)

IRURA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 15.15: ikastolako umeak kalejira Ikastolatik plazara (eguraldi txarra bada, frontoian)
    •  15.30: Ikastolako ikasleen pregoia eta adierazpen instituzionala
    •  15.45: Euskaraldiari agurra: Aitor Mendiluzeren bertsoak
    •  16.00: Ikastolako haurrek prestatutako ikuskizuna
    •  16.15: Gaztaina jatea
    •  16.40: Mosaikoa osatzea: Ahobizi eta Belarriprest irudikatuko da
    •  17.00: Euskaraldiaren amaierako txupinazoa

LEABURU-TXARAMA:

  • Abenduak 2, igandea: 11.30: Herriko dantzariek Euskaraldia kantarekin dantza egingo dute. Ondoren, balorazio orokorra, iritzien eta bizipenen bilketa, argazki erraldoia eta hamaiketakoa

LIZARTZA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 18.00: Euskaraldiaren inguruko balorazio tertulia (Udaletxea)
    •  19.00: Argazki erraldoia (plaza)
    •  Ondoren afari-merienda eta kantaldia (elkartea)

ORENDAIN:

  • Abenduak 1, larunbata:
    • 11.00: Urkolamendira ibilaldia (plaza)
    •  17.00: Aitziber Sampedro ipuin kontalaria
    •  17.00: Orendaingo gaztetxoek antolatua FUTBOLIN torneoa. Bikoteka izango da. Bikote bakoitzeko  2 €. Irabazten duen bikoteak saria izango du
    •  18.00: Gaztaina jatea
    •  Ondoren: Euskal karaokea.

TOLOSA:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 19:00: elkarretaratzea, adierazpena eta argazkia (Plaza Zaharra)
    •  Ondoren: Euskaraldiari buruzko iritzi eta esperientzia bilketa

ZIZURKIL:

  • Abenduak 3, astelehena:
    • 12.30: herriko hiru ikastetxeek eta liburutegiak egindako “11 hitz irudidun” liburuaren aurkezpena
    •  Ikastola Elbarrenan eta San Millan herrigunean kantuan
    •  18.00: iritzi bilketa eta Loatzo musika eskolaren emanaldia (plaza)
    •  20.00: Argazki erraldoia

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!