Euskaraldiako txapen banaketa hasi da Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia
Euskaraldiako txapen banaketa hasi da Tolosan
Argazkia: Euskaraldia

Bi aste barru hasiko da Euskaraldia eta sekulako erantzuna jasotzen ari gara eskualdean eta baita Tolosan ere. Orain, txapen banaketari ekin behar diogu.

Belarriprest eta ahobizien txapen banaketa hasi da eta Tolosan eta horiek eskuratzeko bi bide daude:

Ostegun arratsaldeetan Tontokalen, eta larunbat goizetan Trianguloan jarriko diren informazio mahaietan. Edo astelehenetik ostiralera, Galtzaundiren bulegoan (Nafarroa etorbidea 6). Ordutegia: 9:00-14:00 / 16:00-18:00.

Euskaraldian izena emateko aukera dago oraindik.

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzen nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!