Altsasuko Nafarroa Oinezera, autobusez, Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 21an ospatuko da Nafarroa Oinez Altsasun. Galtzaundi Euskara Taldeak Tolosaldetik autobusak antolatu ditu bertara joateko eta izen ematea irekita dago urriaren 18a, osteguna, bitarte.

Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

ALEGIA: Kultur Etxean.
ANOETA: Ikastolan.
IRURA: Ikastolan.
TOLOSA: Galtzaundin.
VILLABONA: Zubimusu ikastolan (zentroan).
ZIZURKIL: Ernio bidea 9ko udal bulegoetan.

Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Altsasun. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

ZIZURKIL: 9:30 Oria paper-fabrikako geltokian
VILLABONA: 9:35 Kiroldegian
IRURA: 9:40 Udaletxe parean
ANOETA: 9:45 Apaetxe baserrian
TOLOSA: 9:50 Zezen plazan
ALEGIA: 10:00 Tren geltokiaren parean

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!