ataria.eus

Euskararen inguruko hitzaldia, beste lau herritan

Erabiltzailearen aurpegia Euskara

Aurrera darrai Galtzaundi Euskara Taldea Tolosaldeko herrietan zehar eskaintzen ari den ‘Euskaraz bizi a(ha)l gara?’ hitzaldi zikloak. Eskualdeko hainbat herri igaro ondoren, martxoaren 12ko astean beste bost hitzaldi emango dira lau herritan banatuta.

Hitzaldi ziklo honen helburua euskararen gaian herri bakoitzak arreta jarri eta gogoeta egitea da eta horretarako, bi galdera formulatuz eragin nahi dugu: Posible al da gure inguruan euskaraz bizitzea? Euskaraz bizi al gara?

Bi galdera horiek erantzuteko asmoz, euskarak Tolosaldean eta gure herrietan duen egoeraz hitz egingo dute Galtzaundiko kideek. UEMAko kide diren herrien kasuan, mankomunitateko kideen laguntza ere izango dugu horretarako. Hitzaldian bertan, Hizkuntza Erabileraren Kale-Neurketak eskualde mailan eta herriz herri emandako azken emaitzak azalduko dira eta 2018an martxan jarriko den Euskaraldia egitasmoari buruzko xehetasunak ere aipatuko dira.

BERROBI

Eguna: martxoak 15, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Gaztegunea

IKAZTEGIETA

Eguna: martxoak 16, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxea

ORENDAIN

Eguna: martxoak 13, asteartea
Ordua: 17:00
Lekua: Eraikin berria

ZIZURKIL BEHEA

Noiz: martxoak 15, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: P. Otañoko gela balioanitza

ZIZURKIL GOIA

Noiz: martxoak 14, asteazkena
Ordua: 19:00
Lekua: Udaletxeko pleno aretoa

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa