Elkar zaintza ez da erosten!

Erabiltzailearen aurpegia

Gabonak bukatu berri diren honetan, ospakizun konsumista zentzu gabearen zurrunbiloak astindu gaituen arren, ez diogu borrokatzeari utzi.

Kaleak musika eta argiz josiz errealitateari beste itxura bat eman nahi dieten arren, Tolosako gazteak ez gara gezur eta tranpetan eroriko. Oso ondo dakigu kristautasunean oinarria duen ospakizun hau burgesiak erabilia eta diseinatua dela, familiaren eta zaintzaren aitzakiapean kontsumitzeko, erosteko, dirua xahutuz zoriontasuna erosi daitekela pentsatzeko. Dena norabide bakarrean eta helburu bakarrarekin: BURGESIAREN IRABAZIAK HANDITZEA.

Horren aurrean garbi adierazi dugu kaleetan ez garela joko zelai faltsu horretan sartuko, baizik eta alderantziz, beraien argiak itzaliko ditugula, beraien ikurrak suntsitu eta benetan langileon aldeko gizarte baten aldeko borrokan jarraituko dugula etenik gabe. Gazte alienatuak nahi dituzte baina guk antolakuntzaren bidez erantzungo dugu. Benetako zaintza bermatzeko gai izango garen gizartea helburu, elkartasun sareak eratzen gabiltza, pausoz pauso, egunez egun, auzoz auzo…

Zaintza ez delako erosten! Zaintza antolatu egiten da!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!