Aulkitik

Astelehena biharamun

Erabiltzailearen aurpegia

Astelehena, arratsaldeko 19:30ean, partida Pasaian. Batzuk lanetik zuzenean, beste batzuk unibertsitatetik... Bi kotxeetan bila pasa eta hantxe abiatu ginen Pasaiarantz. 19:00ak ziren eta oraindik ere berotzen hasi gabe, oso berandu gindoazen, baina oso gogotsu beti bezala!

Bagenekien partidu zaila izango zela, baina hala eta guztiz ere tinko eutsi genion. Lehenengo zatian, defentsa lanari gogor ekinez aritu ginen; bigarrengoan, presioa areagotuz joan zen eta goran gehiago jokatu genuen. Bertan sartu zuen gure taldekide apartak, Agurnek, gure lehenengo gola. Zer esanik ez, gure atezainaren, Aneren, lan onaz: benetan sekulako partida ona jokatu zuen, gure kapitaina! 
 
Partida amaitu zen eta gogoko ez genuen emaitza lortu bagenuen ere, betiko moduan elkarrekiko babesa eta ilusioa ez zen falta izan. Ze polita horrelako babesa izatea, lagunekin kirola egitea disfrutatuz. 
 
Aupa neskak! Aupa Orixe! 
 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!