Maitasun gehiago, mesedez

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Iritsi al gara? Litekeena da. Ezin da ukatu denbora luzez borrokatu duguna, baina hemen ditugu gure gazteak, bakean amesten dutela.

Istorioak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Bero sapa. Nohizbeinkako ekaitz usaintsuak. Hondartzako area madarikatua eta igerilekuko kloroa. Eguzkitako krema likatsua larruazalean. Azal beltzaranak eta ez hain beltzaranak. Bainujantziaren marka nabariak zein erredura eta gorriuneak.

Udaberrituz

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Erakusleihoaren beste aldean dago trantzean, aurrean duen ostadar koloreak lelotuta. Guztiak ere ederrak iruditzen zaizkio, bakoitza bere bizian eta dotorezian. Ausartu da azkenean dendara sartzen, eta segundora etorri zaio dendaria laguntza eskaintzera. Zer nahi duzu, txiki?

Korrika txikian

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Goizeko sei eta erdietan esnatu zara hamarretarako lanera sartu behar duzunean. Bezperan ateratako arropa jantzi duzu arrapaladan, dutxatzeko beranduegi dela ohartu eta aurpegia ur freskotan sartzearekin nahikoa izango delakoan.

Erronkak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Enpatxatuta gaude. Ez soilik gerri-buelta gizendu zaigulako. Eman begiradatxoa telebistako albistegiei: gasa eta argia nabarmen igoko direla, El Niño loteria bigarren aukera dela aberastu ez garenontzat, jendea hara eta hona dabilela erregaloak itzultzen, eta, jakina, badatozela Errege Magoak! Nola ahaztu, ordea, klasikoetan klasikoena... Zer eskatu diozu urte berriari?

Denbora, oparirik garestiena

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Jaieguna da. Haize freskoak argi uzten du udazken betean gaudela, baina urriko eguzki printzek kanpora ateratzeko gonbita egin digute. Eta gu esaneko, jai egunaz gozatzera. Eguerdi partean nonahi ikus daitezke ardo kopak edo bermutak, eta, jakina, baita pintxoren bat ere. Ia astebururo errepikatzen den egoera izanagatik ere, bakan batzuk sentituko dira pribilegiatu. Izan ere, batzuon libertimendurako beste askok lan egin behar dute. 

Gazi-gozo

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Duela bi hilabete aspaldian ikusi gabeko ikaskideekin egin genuen hitzordua. Askotan ahaleginak egin arren, deialdiak arrakastarik ez eta hurrengo batean egingo genuela zin egiten genion elkarri. Azkenekoan, ordea, ikaskideetako batek kontatutako berri ona aitzakia hartuta, elkartu egin ginen. Bost urte azkenekoz egon ginenetik; lotsarik ez.

Klinex

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Mundu erdiaren antzera, iragan Aste Santuan neronek ere lagunekin egin nuen lauzpabost eguneko irteera. Han ere euskaldunak lepo, eta sekulako jendetza elkartzen ginen kalean, batez ere, iluntze aldera. Ustekabekoa hartu nuen, ordea, udan egunero irekita egon ohi ziren dendak itxita ikustean.

Pantailak

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Goizeko hamarretan bilera. Esku artean duzu gorriz zirriborratutako agenda, boligrafoa eta ondoan telefonoa. Igande aspertua zure betiko tabernan, lagunekin. Mahai gainean edariak, litxarreriak, eta iPhone sorta. Edo elkartean bazkaria. Plater eta zapi artean lekua egiten diozu telefonoari.

Irati Larrañaga: “Niretzat heriotza lana da, egunero ikusten dut”

Erabiltzailearen aurpegia gizartea

Irati Larrañaga: “Niretzat heriotza lana da, egunero ikusten dut”

Ikasketak hildakoen artean lan egiteko bideratu ditu Irati Larrañaga tolosarrak. Duela gutxi Tolosako Vascongada Ehorzketak beilatokian hasi da lanean; gorpuaren prestaketaz arduratzen da, besteak beste.