Goi mailako joskintza zer da?

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Arrospide 2015ko ots. 2a, 13:23

Goi mailako joskintzaz aritu da gaur solasean Olatz Arrospide diseinatzaile leaburuarra. Parisen iragan astean ospatu zuten goi mailako joskintzaren astea, eta bertan izan ziren etxe eta diseinatzaileen berri eman digu.

Goi mailako joskintza eskuz eginikoak eta esklusiboak diren diseinuak direla azaldu digu, eta errusiarrak eta arabiarrak izan ohi direla diseinu garesti horien erosle nagusiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!