Tolosako Musika Eskolako 15 ikasle, Andoaingo Piano Jaialdian

Erabiltzailearen aurpegia Eduardo Mocoroa Musika Eskola 2016ko mar. 1a, 12:19

Azken urteetan bezala, aurten ere Tolosako Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolako pianoko ikasleek jaialdian parte hartu dute eta emaitza onak lortu dituzte.

Hauek izan dira parte hartzaileak: Itsaso Alonso, Ane Zubeldia, Malen Magro, Mayra Azkolain, Mireia Tobes, Oier Cuerdo, Naroa Amantegi, Ane Blanco, Ainhoa Ugarte, Naroa Blanco, Martin Jubin, Yaiza Fernandez, Nora Larraza, Iraia Gonzalez eta Kolko Arzalluz.

Musika Eskolak ikasleak zoriondu ditu "jarri duten arreta eta egin duten lanagatik", eta bide horretan "jarraitzea" animatu ditu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!