BABESTUTAKO EDUKIA

San Cristobal de las Casas, Mexiko

Erabiltzailearen aurpegia

Oraingo honetan, nora joan gintezke?

Ba begira, azkenaldian jende asko handik dabil eta oso gustura bueltatu dira gehienak, hortaz Mexiko alderantz joango gara, zer iruitzen?

Baina oraingo honetan zertxobait barneratuko gara, kostalde zoragarria alde batera utzi eta San Cristobal de las Casas aldera joko dugu. Ez da horren ezaguna baina badu Mexikoko esentzia hori.

San Cristobal de las Casas, Chiapaseko herri magiko bat da, herri koloniala, Tuxla Gutierreztik 60 bat kilometrora dagoen herri koloretsua.

Etxe baxuek, kale koloretsuek eta bertako jendeak bihurtzen du honako herria magikoa. Mexikoko artisautzaz betea dago, kolorez betea, aromaz beteriko merkatuekin. Han nahitaezkoa da bertako gozo tipikoak dastatzea, fruta zaporetsuak eta piku goxo-goxoak, batik bat. Baina batez ere bertako txilea probatu beharra dago, ez baitago halakorik beste inon ere.

Kultura ere bazter guztietan dago. Arkitektura-altxorrez beteriko gunea da.

Santo Domingoko tenplua ikaragarria da, Chiapaseko barrokoaren gehienezko espresioa ikus daiteke bertan, aingeru, sirena eta anagramez josiriko fatxada ikaragarria ikus daitezkeelarik.

Ezin bueltatu Guadalupeko tenplutik ilunabarra ikusi gabe.

Jarduera apurtxo bat behar izanez gero, aukerak badaude inguruan: Cañon del Sumidero eta Chiapa de Corzo herriak bisitatzea aukera ederra da, ikusgarriak baitira!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!