BABESTUTAKO EDUKIA

Leihoa Mendebaldeko Saharari begira

Erabiltzailearen aurpegia
AAS

Gaur leihotxo bat ireki nahiko genioke Mendebaldeko Saharari.

Mendebaldeko Sahara, Afrikako iparraldeko lurraldea da, ozeanoaren ertzean. Maroko eta Mauritaniaren artean eta Argelia ipar-mendebaldean duelarik.

Herrialde aberasgarria izango litzateke bere itsaso, herri, basamortu, kultura, janari, jende eta ametsetako gau izartxoei begira. Hau guztia ametsetan jarraituko bagenu.

COVID-19ak eragindako itxialdiak une batzuetan nola sentiarazi gaituen hausnartuko bagenu...

Han aspalditik horrela sentitzen dira; familiatik urrun, euren herritik urrun, bertara joan ezinik eta maite dituzten horietatik urrun. Denbora luzea daramate haiek horrela bizitzen eta epe motzean irtenbiderik ikusi gabe.

Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua!

 

VERONICA BALDA, ENARA ETXEBERRIA eta MYRIAM GURRUTXAGA

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!