BABESTUTAKO EDUKIA

Errioxa airetik

Erabiltzailearen aurpegia

Gure proposamena Errioxa ezagutzea eta dastatzea da, bai lurretik, eta baita airetik ere, zerutik!

Orain udazkena iritsiko da eta aukera bikaina da inguru hauek ezagutzeko.

Errioxa, penintsulako komunitate txikiena da, baina badago bai kultura, kirola, natura, gastronomia, eta baita jan eta edana ere. Herri txiki askok xarma handia badute gainera.

Gonbidatzen zaituztet globo bat hartu eta Errioxako mahastiak eta haranak zerutik ikustera; panoramika desberdin batekin geldituko zarete.

Zerutik ikusi eta gero, bizikleta bat hartuz gero, Briones herria ezagutzea gomendatzen dizuet.

Inguruko kilometroak bizikletaz burutu daitezke, eta kirola egin ondoren upeltegi batean bazkaldu!

Natura eta kanpoko ekintzak maite dituztenek ere ezinbesteko hitzordua dute Errioxan. Beste aukera bat Sierra de Cebollera Parke Naturala bisitatzea izan daiteke. Ibilbide ugari dago eta bertako fauna eta flora Cebollerako gailurretik disfrutatu daiteke.

Eta zergatik ez piraguismo pixka bat, Errioxan? Gonzalez Lacasako urtegian, ur kirolak egin ditzakezu. Piraguismoko ibilaldiak egon badaude urtegia inguratuz, honela pinudiz betetako natura ezagutzeko aukera izango duzu.

Ikus daiteke beraz, Errioxak aukera desberdin ugari eskaintzen dizkigula. Amaitzeko, bertako produktuekin eginiko barazki menestra bat jan dezakezue, eta baita saiheskiak ximendutan erreak, bertako ardo bikain batekin. Orain bai amaiera bikaina: Bapo-bapo etxera!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!