BABESTUTAKO EDUKIA

Kanpinean aske

Erabiltzailearen aurpegia

Uda honetako aukera… Kanpin batez disfrutatzea proposatzen dizuegu.

Kanpinak, zergatik ez?

Hainbeste egun etxean egon ondoren, naturan eta aire zabalean egon nahi dugunez, aukera polita izan daiteke.

Gainera, Espainiako geografian zehar aukera askotarikoak dituzten mila kanpin establezimendu baino gehiago daude, luxuzko 'glamping' izatetik, bainugelak eta kabinak, bainugela eta sukaldea, karabanak eta autokarabanak dituztenetatik hasi, eta ohikoenetara bitarte, aukera ugari.

Establezimendu horiek berriro irekitzerako orduan, segurtasun handiena bermatuko dute; protokolo sanitario eta higieniko zorrotzak betez, edukiera mugak kontuan hartuz, eta beste zenbait neurri ere jarraitu beharko dituzte.

Barrualdea edo kostaldea izan arren, kanpinak naturaz inguratuta daude, deskonektatzeko beharrezko lasaitasuna eskaintzen duten lekuak dira.

Euskal Herrian badauzkagu hondartza parean zein mendi aldean kanpinak, eta horrekin batera kanpinak berak eskaintzen dizun askatasuna. Oraintxe bertan hartuko genuke askatasun apurtxo bat, ezta?

Zumaiako kanpinak, kostaldean, bungalowak alokatzen ditu eta kanpina oso ondo dago, mendi artean, eta nahiko berria da gainera. Bizikletak eraman eta segituan zaude hondartzan bertan.

Pirinioetara begira, Boltañako kanpina oso ondo kokatuta dago eta Ordesako natur parkeaz disfrutatzeko eta Monte Perdidora igotzeko aukera paregabea eskaintzen du.

Bestalde, Katalunia inguruak ere kanpin ugari ditu, Ametlla del Mar herri txikian kokatuta dago Ametlla kanpina, urte osoan irekita dago. Kala batean hain zuzen, lasai-lasai bertan bere ur garbiaz disfrutatzeko.

Beste inguru zoragarri bat, Delta del Ebroko natur parkea izan daiteke. Bertan, Eukaliptus kanpina dago; honek hondartzara sarbide zuzena dauka eta kanpin lasai eta familiarra da, zuhaitzez inguraturik.

Andaluzian ere, Almerian, Cabo de Gata natur parkean Aguamarga izeneko herri txiki eta polit bat dago… Handik 20 kilometrora, Los Escullos kanpina aukera bat izan daiteke. Merezi du!

Kontatu eta disfrutatu, uda badator eta!

VERONICA BALDA, MYRIAM GURRUTXAGA eta ENARA ETXEBERRIA

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!