[BABESTUTAKO EDUKIA] Goazen Lisboara

Erabiltzailearen aurpegia

Oraingoan nora goaz?

Portugalera, Lisboako eta inguruko zonaldeaz hitz egingo dugu.

Bai,Portugalek aukera asko eskaintzen dizkigu.

Hala da,iparraldetik hegoaldera. Oportotik Algarberaino, herrialde zoragarria da.

Ea ba, zer kontatzen diguzuen...

Lisboa xarmaz beteriko hiria da, eta auzotan banatuta dago: Alfama,Chiado, Baixa eta Belem dira ospetsuenak. Guztietan txoko oso politak daude. Kontrastez beteriko hiria da. Chiadon, adibidez, betiko etxeak mantentzen dira,harrizkoak, eta kale aldapatsuak oso bereizgarriak dira.

Era berean, gustu handiz berritzen joan diren denda txiki eta jatetxe asko daude.

Tajo ibaiaren alboan dago,ezta?

Bai, eta Tajo ibaiak garrantzi handia du Lisboan, bere inguruan ibilaldi zoragarriak eta monumentu garrantzitsuak baitaude: deskubritzaileen monumentua, Belemgo dorrea eta Jeronimoen monastegia, adibidez, ikusi beharrekoak dira.

Bide beretik, Expoa egin zuteneko eremua ere Nazioen Parkea izenekoa polita da. Haurrekin joanez gero, Expoko inguru hori guztia oso interesgarria da, eta aquariuma ziur gustuko izango dutela etxeko txikiek.

Diotenez, Lisboan oso ondo jateko aukera dago. Zer gomendatzen diguzue?

Bai, oso ondo jaten da. Bakailaoa izugarri goxoa da, eta Francesinha ere eskaintzen dute, ausartenentzat. Belemgo pastela ere oso ezagutzan dira eta, ardoa gustatzen zaionarentzat, Vinho Verde ardoa dastatu beharrekoa da.

Zer ikus dezakegu Lisboatik gertu?

Kostaldean Estoril eta Cascais herriak gertu daude eta politak dira. Gainera, itsasontziz edo trenez gertura gaitezke.

Tajoren beste aldean, berriz, Costa Dokaparika zonaldea dago. Bertan hondartzak basatiak eta oso luzeak dira; ez da hain turistikoa, baina, Lisboan egunak izanda, merezi du gerturatzeak.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!