New York, filmetan bezalakoa

Erabiltzailearen aurpegia

Bidaia aholkularien arteko elkarrizketa batean…
Udazkena iritsi da eta aukera asko daude, hilabete hauen eguraldi epela aprobetxatuz aukera egokia iruditzen zait, New York!

Azaro hasieran izaten da maratoia New Yorken, zergatik ez dugu ekitaldi hau aprobetxatzen bertara joateko?

Esadazu zer egingo genuke bertan? Gauza asko daude ikusteko, ezta?
Bai, iritsi eta film batean bezala sentitzen zara: eraikinak direla (kanpoaldeko eskailerekin), parkeak, zubiak
(Brooklyn), jende ezberdina, food truckak eta estoldetatik ateratzen den kea, metroa, Times Square-ko argia...

New Yorkek barruti desberdinak ditu, ezta?
Beti entzun dugu auzo desberdinak dituela, New York-ek; bost barruti daude: Staten Island, Bronx,
Brooklyn, Manhattan eta Queens.
Eta barruti bakoitzak, bere auzoak ditu, adibidez, Manhattanen
Harlemek xarma handia du, hango ile apaindegiak afro jendez beteta; bere unibertsitateak pelikula guztietan ateratzen dira eta baita jazz klubak ere, antzinatik daude… Apollo, Jimmy Jazz, eta beste hainbeste.
Zer egin dezakegu?
Aukera desberdinak daude, niri Central Park asko gustatu zitzaidan, han bizikleta batzuk alokatu eta parkearen inguru guztiak ikusi daitezke, adibidez.  Igandeetan jendea elkartzen da patinekin ibiltzeko, musika jartzen dute eta ikuskizun bat da, eta bertan ere footing egiten dute, batez ere, asteburuetan. Bizi handia egoten da. Museoak parke alboetan daude, eta Moma eta Guggenheim goraipa genitzake.
Manhattango beste auzoak, Chinatown: jatetxe eta dendaz beterik, Soho auzoa, jatetxe modernoz eta dendaz beteta, Wall Street, finantza-distritua, trajedun jendez beteta eta kaietako alboak, Muelle 54, antzinako ‘Cunard’ eta ‘White star’ bukeak iristen ziren Hudson ibaia.

Entzunda daukat Manhattanen lo egitea nahiko garestia dela, ezta?
Ba ez da merkea ez, baina aukera desberdinak daude eta beste aukera merkeago bat Brooklynen ostatu hartzea da, merkeagoa da eta orain modan dago, Williamsburg eta Downtown inguruak, Manhattandik gertuenak dira kultura desberdinetako jendez beteta, eta arkitektura aldetik, eraikuntza mota desberdinez josiak, antzokiak, museoak…

Gauean Times Square-n galtzea beharrezkoa da, argiz eta jendez betea, jatetxe eta antzokiak,
Broadway kalea eta 7th Avenue-n dagoen plaza da ezagunena. Musikal batera joan!
Aukera badaukazu NBA-ko  partida batera joan, ikustekoak dira, eta beisbolekoak ere desberdinak dira, eta oso ondo daude. Goizean Grand Central Terminal tren geltokira joan, ikaragarrizko mugimendua izaten da, batez ere 08:00etatik 08:30era bitarte horretan, lanera doan jendea elkartzen da eta ikusgarria da.

Eta janaria? Entzuten da «comida basura» edo «comida rapida» asko jaten  dela.
Denetatik dago bai, baina ez bakarrik janari mota hori. Munduko hanburgesa goxoenak bertan omen daude. Eta kaleetan topa dezakezunaz gainera gourmet motako leku asko daude, eta benetan ederki jaten da gainera! Denetik dago, kultura guztietako janari mota ezberdinak topa ditzakezu, oso kosmopolita da.

New Yorken gosaria nagusiena da, gosari betea, zerealak, esnea, zukuak, arrautzak, waffleak eta kafea. Denetik jaten da.
Aipatzekoa, eta oso tipikoa ‘pretzel jigantea’ da, hau kaleetako saltoki gehienetan eskaintzen dute, eta dastatu baita Little Italiako pizzak ere, benetan goxoak! Baina ezin gara New Yorketik bueltatu hango hot dog-a probatu gabe, kaleetako postu batean erosi eta jan kaian edo parke batean lasai asko bertako jendea pasatzen ikusiz.

Eta maratoian animatuz bada, are hobe! Azaro hasieran izaten da eta korrika egitera animatzen ez bazara korrikalariei animoak emanez jarraitu!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!