Formentera: Paradisua

Erabiltzailearen aurpegia

Bidaia aholkularien arteko elkarrizketa batean...
Aizu, zuri zer bururatzen zaizu Formentera esaten dizudanean?
Niri, ura, paradisua, txankletak, liburu bat, bizikleta, hondartzak, itsasoa, lasaitasuna… Askotan entzun izan dugu balear irlez baino... gure irla gustukoenetako bat Formentera da.



Zer egin?

Ba lasai egon eta bere uraz disfrutatu.

Zer dute ba hain berezia izateko hango urek?

Formenterako urak alga berezi bat du, «poseidona», eta horregatik bere kolore urdin berezia. Benetan Karibeko ura bezain polita da, edo gehiago. Ibiza eta Formentera bitartean daude alga hauek, mediterraneoko landare endemikoa, material organiko eta oxigeno asko dutenak.

Erreserba natural hau gizadiaren ondare aitortua dago.

Irla txikia da Formentera ezta?

Ba punta batetik bestera 20 km daude eta bi kilometroko zabalera du, irla planoa da, La Mola mendi tontorra, 193 metrotara dago, eta handik bista zoragarriak daude.

Horregatik irla hau oso prestatua dago bizikletaz ibiltzeko, ibilbide asko daude, baita oinez egiteko ere, eta alpertxeagoak izanez gero moto bat alokatu eta kala guztietara joan zintezke, aukera bikaina da eta.

Nola iristen zara Formenterara?

Irla honetan ez dago aireporturik, ferryan joan zaitezke Ibizatik, eta iristen zara La sabinara 30 minututan, nahiko azkar.

Herriak badaude?

Bai. Herri pare bat oso politak dira, barrualdean, Sant Francesc, Sant Ferran eta La Mola. Herri txiki hauek xarma berezi bat daukate, denda txiki batzuk polit-politak daude, eta jatetxe dezente janari autoktonoa jateko.

Zein da zure txoko berezia?

Ba begira… askotan izanda nago irla honetan eta txoko polit bat Els Calo da. Dauden kala zoragarrietan, liburu batekin eta snorkel egiteko betaurreko batzuk hartuta, disfrutatu egunaz!

Eta noiz da momentu hona joateko bisitan?

Ba hilabete oso ona maiatza da, egunak luzeagoak dira eta ez dago turismo asko irla bisitatzeko. Prezio aldetik eta lasaitasunarengatik ere egokia da oso.

Eta itsasargiak? Formenteran oso ezagunak dira, ezta?

Bai, bi itsasargi oso polit daude, aspaldikoak direlako eta baita itsasargien kokapena delako ere… Zoragarriak! La Molako itsasargia eta Cap de Barberiako itsasargia.

Eta janaria, zer moduzkoa da? Badakizu, nik jatea gustuko dut...

Ba oso ondo jaten da,kontuan eduki irla bat dela, arrain bikaina eta freskoa dago leku guztietan. Formenterako gatza bestalde, produktu oso garrantzitsua da, gatz naturala, zuzenean itsasotik datorrena inongo gehigarririk gabea.

Ostatua hartzeko?

Ba aukera desberdinak daude, bai apartamentu bikainak eta baita hotel desberdinak ere, prezio desberdinekin.

Eta hondartzak? Zeintzuk dira politak?

Ba denak dira politak. Formenteran kontuan eduki behar da, haizea nondik ateratzen den, ekialdekoa edo mendebaldekoa den. Disfrutatzeko hondartzak asko daude, adibidez Ses Illetes, horra janariarekin eta edariarekin joan… Hondartza hauetan, nahiz eta hasieran txiringito batzuk egon, barrualderantz oinez joan eta goiza pasatzeko leku zoragarria da!

Eta merkatuak, ba al daude?

Bai, La Mola herrian igandero merkatu bat egiten da, hemen hippy postu asko daude eta gauza bereziak erosi daitezke. Es pukolseko paseon ere postu desberdinak egoten dira, arratsaldero.

Beste gauzatxoren bat kontatzeko…

Ba aukera badaukazu Llaut bat alokatu (hango ontzi tipikoak dira) eta itsasoaz gozatu.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!