Elkar ulertzen

Gatazkak ez du zertan txarra izan behar

Erabiltzailearen aurpegia

Komunikazio ez bortitzaren hileroko tartean, Leire Intzak gatazkak ekarri nahi izan ditu.  Gatazkenganako dagoen ideia negatiboa edo txarra kendu nahi izan du, eta desadostasun moduan ulertzea proposatu du, eta elkarren ulermenerako joeran indartu nahi izan du adibide ezberdinak jarriz.

Ikasturte honetan jendearen parte hartzea nahi dute, eta gaiak, zalantzak, proposamenak edota esperientziak konpartitzeko ataria@ataria.eus helbidera idatzi dezakete komunikazio ez bortitzean interesa dutenek, eta jarraian hilean behineko saioan hortaz hitz egiteko aukera izango da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!