Elkar ulertzen

Norbere buruarekin konektatzeak eta bakoitzak bere burua zaintzeak duen garrantziaz

Erabiltzailearen aurpegia

Komunikazio ez bortitzaren hileroko tartean, Leire Intzak autokonexioaren eta autozaintzaren garrantziaz hitz egin nahi izan du.  Gure buruarekin konektatzeak duen garrantziaz aritu da, eta ongizatea zaintzeko tresna horiek konpartitu nahi izan ditu bere lehen saioan.

Ikasturte honetan jendearen parte hartzea nahi dute, eta gaiak, zalantzak, proposamenak edota esperientziak konpartitzeko ataria@ataria.eus helbidera idatzi dezakete komunikazio ez bortitzean interesa dutenek, eta jarraian hilean behineko saioan hortaz hitz egiteko aukera izango da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!