Zartadura bat ikusten zionat suari

Erabiltzailearen aurpegia

Ainendi ni basoan zumar beltz,

begiak gordetzen duen miraria.

Sua argia dun eta oturuntza,

muga gorrietako lekaime,

eta bion besoetan atsedendurik

urrunago iristen dun,

hezurduran bi hegal.


So egion barrura, maite,

ahuleziak betetzen dion odolbildura,

hortxe biltzen din suak

su izateko erredura eta ezpala,

lurrak damaion baimen harrizkoa.

So egion suari barruraino:

gure beldurrik gabe

betiko itzaliko litzateke.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!