Bertatik bertara zauzkanat

Erabiltzailearen aurpegia

Dardara honen atzean.

Emadan eskua ahuspez edo betiko.

Hire begien barruan nagon ni.

So egion argiak uzten duen hutsuneari.

Barta ahantzi huen erlojua naun.

Lozorro bat zaukanat hiretzat zuri-zuria.

Emadan eskua urki bat hegaldatzen den gisa.

Bertan naukan oraindik hatz batera.

Hi gabe liburu guztiak berdin idazten ditun.

Hi gabe ez zagon uraren murmurioa laztantzerik.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!