[SONETOA] Galdu?

Erabiltzailearen aurpegia

Galdu egiten ote dira gauzak?

Soinekoak, sagarrondoak, galdu?

Bihotzean gorde eta zabaldu,

eta galdu gure lore-baratzak?

Nik ez dut uste ezer galtzen denik.

Ahantzi bai, gure ezpainetan gorde,

leundu eresi eta akorde,

baina betiko galdu, ez, beharrik.

Galduko balira zeru eta lur,

eta haien baitan gu eta harriak,

nola maiteko zintuzket nik, nola,

eta zuk ni, haragi eta hezur,

eta irailak bere txoriak,

galduko balira fruitu eta oskola?

Tolosaldeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jasotzea nahi duzu?

Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!