M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2020

Emakumearen duintasuna

Erabiltzailearen aurpegia

Pena da Martxoaren 8aren atarian gaudela eta, horrelako gauzak idaztea. Badakit kontzientziatze lana egin behar dela, eta berdintasunaren izaera egunerokotasunera eraman behar dela. Badago oraindik ere lana. 

Guztiok dakiguna da duintasun berbera dugula gizonezkoak eta emakumezkoak. Eta emakumeak ez daukala zertan izan gizonezkoaren menpeko. Hala ere badago etxeko lana, gizarte lana eta norbanakoaren lana. Orain arte irabazi den guztia borrokaz irabazi da. Gizonoi kostatzen zaigu hau ulertzea. Gizonezkoak ez baitu onez ulertzen emakumearen eskubide berdintasuna. Gizonezkoari asko kostatzen zaio bere boterea galtzea. Badakit asko aurreratu dugula. Baina ondo izateko, emakumeak pozik bizi behar du eta beldurrik gabe bere emakumetasuna. Teorian denok gaude berdintasunaren alde, baina praktikan egiten dena bestea da.

Nik borroka hitza ez dut gustuko, baina gure kontzientziak eta jokaerak esnatu eta aldatu behar ditugu: soldatetan, etxeko martxan, pentsioetan, ardurazko karguetan…

Denok daukagu guztion beharra. Gizonezkoak ez du bere duintasuna bakarrik lortuko. Ezta emakumeak ere. Beharrezkoa dugu gizon zein emakume, duintasun berean elkarri esku emanda, berdintasun erreala eta egiazkoa lortzeko aukera urratzea eta egiaztatzea. Gaur eta beti atera ditzagun geure indarrik onenak emakumeen alde. Eta honela, gizakiaren alde gaude!

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!