Azken ekitaldia, azoka

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko urr. 1a, 13:04

Bidania-Goiatzen, kultur astea ospatu dute aste honetan zehar, eta goizean izan da azken ekitaldia, azoka. Herritarrek, Goiazko pilotalekuan eta plazan, postu ugari jarri dituzte, produktu ezberdinenak.

Eguraldiak pixka bat baldintzatu badu ere, goizeko lehen ordurako, jende ugari zegoen bertan, salerosketarako prest. Udalak, Ernio Guraso Elkarteak, herriko gazteek eta Kukuri Kultur Taldeak antolatuta ospatzen ari diren kultur asteko azken ekitaldia izaten ari da. Lehen urtetik hona, urtero ospatzen den ekitaldia da, eta aurten ere, herritarrek egindako eskulanez gain, sardina janez, sagardoa eta txakolina dastatzeko aukera izan da. Egunean zehar, trikitilariek alaituko dute giroa, eta bertsolariak ere bertan izango dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!