Baliarraingo Andramariak 2017

Korrika edo tokan, baina guztia herrian geratzen da

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abu. 14a, 15:16

Festak larunbatean hasi baziren ere, Baliarrainen, biharko egun handirako motorrak berotzen jarraitzen dute. Andra Mari festen barruan, gaur, herri mailako maratoia eta herri mailako toka txapelketa jokatu dira.

Goizeko bi jarduera horiek, erretirodunen hamaiketakoaren ondoren etorri dira. Lehenengo, herritarrak lasterka aritu dira, hiru mailatan banatuta, herria inguratzen zuen ibilbideari itzuliak emanez. Zazpi urte bitartera arteko haurrek, itzuli bat eman diote herriari. Mutiletan lehena, Eki izan da, Aitorren aurretik. Nesketan, berriz, Bidane, batera heldu diren Noa eta Irati baino lehen helmugaratu da. 8 eta 15 urte bitarteko gaztetxoetan, bi itzuli eman ondoren, Nora izan da azkarrena. Guztien artean, parte hartu duen txikienari ere eman diote saria amaieran, eta hori Unaik jaso du.

Helduen mailan, bestalde, zirkuituari hiru itzuli ematen azkarrenak Jasone eta Lander izan dira, Alazne eta Markelen aurretik. Aipatu, bi gizonezkoen arteko lehia oso estua izan dela amaieran. Lasterkari beteranoenak, Iñakik, ere jaso du merezitako saria, herriari hiru aldiz buelta eman ondoren.

Tokari dagokionez, haurretan, Antton izan da lehena eta Ahmet bigarren. Gizonezkoetan lehena, Bartolo izan da, eta emakumezkoetan, Jaionek lortu du garaipena. Bigarren postua, berriz, desenpateak erabaki du, eta azkenean, Julik eskuratu du. Arratsaldean ere bada zer ospatua Baliarrainen: jolasak, zezen txikiak, zahagi ardoa, dantza emanaldia, trikitilariak... ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!