Adunako Amabirjinak 2017

Txekor usainak bilduta

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abu. 6a, 16:50

Gaur eguerdian, txekor jatea ospatu dute Adunan. Gaurko eguna, datorren astean ospatuko diren Ama Birjin jaien aurrekari modura antolatu dute, ohiko festa egun baten antzeko egitarauarekin.

Txekor jate egunarekin abiatu dira, aurten, adunatarren festak. Asteburu bakarrean amabirjinak ospatzearekin nahikoa ez, eta lehenik, herritar guztiak bildu nahi izan dituzte, gaur eguerdian, frontoian egin den bazkarian. Bertaratu direnetako batzuek azaldu dutenez, "oso ona" zegoen txekor platerkada, barazki eta guzti zerbitzatu dutena.

Bazkaria tarteko, herri krosa eta sagardo dastaketa ospatu dituzte goizean, eta arratsaldean, Ezten giro taldearen erromeriaz gozatu ahal izango da, berriro ere, txekorra janez afaldu aurretik. Egunari amaiera, Lasturko taldea osatzen duten neskek emango diote, beste behin ere, herritarrei oinak astintzera eta gorputza mugitzera animatuz, Ama Birjin jaien atarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!