Goiazko Andramariak 2017

Lau eguneko jaiak, Andra Mariren omenez

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abu. 10a, 14:11

Abuztuaren 12an hasiko dira Goiazko Andra Mari jaiak. Beste ekitaldi ugariren artean, gauero, erromeriaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Goiaztarrak aurreratu egingo zaizkie Bidaniarrei, eta abuztuko bigarren asteburuan ospatuko dira Andra Mari Jaiak bertan, suziri eta ezkilekin hasiera emanez. Arratsaldean, XV. mus txapelketa jokatuko dute, egunean bertan, elkartean, izen ematen dutenek. Gauean, Itzeder eta Lidiarekin, erromerian dantza egiteko aukera izango da, afariko jan eta edanak erretzeko asmoarekin.

Igandean, berriz, meza nagusiarekin jarraituko du festak, eta gero, poteo herrikoiarekin batera, dantza emanaldia ikusteko aukera izango da. Arratsaldean, izen eta zapore ezberdinetako sagardoak dastatuz, aurreko egunean xahututako indarrak berreskuratu beharko dituzte herritarrek, gauean, Izer, Alabier eta Lutxurdiorekin erromerian gorputza mugitzeko.

Badirudi, astelehena izan daitekeela, aurten, egunik lasaiena. Arratsaldera arte ez dute ezer antolatu, eta haurrak eta jolasak uztartuko dituzte orduan. Bide Batez taldearekin erromeria izango da gauean, eta atsedenean helduko da jaietako une berezia: traktore igoera. Plazan egingo da, parte hartzaileek, 33 metroko ibilbidea osatu beharko dutelarik.

Baina, guztia ez da astelehenean amaituko eta asteartean ere jarraituko du festak, goizeko meza nagusiarekin eta paleta eta pilota partidekin. Arratsaldean, berriz, goi mailako harri-jasotzaileak, aizkolariak trontzalariak eta lokotx biltzean arituko diren lasterkariekin, proba bikainez gozatzeko aukera izango da. Gauean, berriz, Irati eta Maialen trikitilariek jarritako doinuekin oinak astinduz eta eskuak altxatuz esano diete agur Andra Mariei.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Goiazko Andra Mari jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 03 Bidania-Goiatz

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!