Gazteluko Andramariak 2017

Laburrenak omen onenak

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2017ko abu. 12a, 09:47

Gazteluko Andra Mariak hilaren 14an hasi, eta 15ean bukatuko diren arren, egutegia ederki asko bete dute.

Eguerdiko 12:00etan, emango zaie hasiera, aurten ere, Gazteluko Andre Mari jaiei, txupinak eztanda egitearekin batera. Ama Birjin egunaren bezperan, haurrak eta gazteak herria girotzeko beharrean izango dira. Suziria lehertu orduko, puzgarriekin jolastu eta zaldi gurdian ibiltzeko aukera izango dute. Ondoren, etxeko txikienen bazkaria egingo da, eta arratsaldean iritsiko dira gazteek antolatutako jarduerak: haurrentzako jolasak, apar festa eta musika kontzertua. Iluntzean egingo da herri afaria, frontoian, eta gaueko ordu txikiak bitarte, nahi duenak, izerdiren bat edo beste bota ahalko du DJ Jotatxoren musikarekin.

Egun handia, abuztuaren 15ean helduko da. Meza nagusiaren eta hamaiketakoaren ostean jokatuko dira gaztetxoen arteko pilota partidak. Bazkal aurretik, berriz, toka txapelketaren txanda izango da, eta ondoren, Gaztelu eta Txaramaren arteko herri kirol desafioa. Aurten ere antolatu dute patata tortilla txapelketa, hirugarren aldiz, eta irabazlea nor den, Mirari Martiarena eta Txikiren gaueko bakarrizketak entzun aurretik jakingo da.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

Gazteluko Andra Mari jaietako egitaraua

Tolosaldeko Ataria 2017 abu 03 Gaztelu

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!