Zaldunita bezpera 2016

Santa aje da eguna

Erabiltzailearen aurpegia Josu Artutxa Dorronsoro 2016ko ots. 6a, 11:58

Bi mila eta hamaseiko otsailaren 5a. Gutxi batzuentzako Ostiral Mehea, baina askok beren egunerokoan gorriz markatuta izango dute gaurko Santa Ageda eguna, nahiz eta gaur buruan izango duten iltzea ez den nolanahikoa izango.

Nirea ere izugarria da. Baina hemen lerrook idazten ditudan bitartean, Et Incarnatus orkestraren doinu lasaiez gozatzen dut, inauteriez gozatzen jarraitzeko gogoz. Pasa da Ostegun Gizena, baina hemen da Ostiral Mehea, eta askok ezetz badiote ere, Ostiral Meheak badu berea den xarma. Musika eskolako txistulari bandaren kalejira, geroxeago joango naizen Kazkabarra aisialdi taldeko umeen azken entsegua, zezen txiki eta poneyak….zenbat disfrutatzen genuen beraiekin txikiak ginenean….

Hala ere, gaurko eguneko ekitaldi garrantzitsuena izendatzea ahaztu zait. Ostiral Meheak zerbait berezia badu, hori gure areto futbol taldeko afaria da. Ostiral Mehea gizen bihurtzen dutenetakoa, gaur guztiok (nik bai behintzat) afaltzerako ajea albo batera uzten dugu, eta lagunartean gozatzeko biltzen gara. Horrela, aukera (eta gogoa) duenak, disfruta dezala Ostiral Meheaz atzoko eguna balitz bezala. Ostiral Mehea ere bakarra delako urte osoan.

Atzoko egunarekin jarraituz, unibertsitatean nengoen bitartean, zuetako gehienak inauteriez gozatzen ari zineten, ez baita festa hoberik munduan. Gaurtik aurrera, ez naiz klasera joango, ez dut beharrik ere. Beraz, Troika diskoko azken kantua entzuten dudala, Iriyarena hain zuzen, amaituko dut. Eskerrik asko tolosa, eta baita zuri ere Ostegun Gizen. Oraindik 12:57k dira eta lo egin ez dudanaren sentsazioa dut. Gauean kalean ikusiko gara Ostiral Mehe. Zuri bihar emango dizkizut eskerrak. Atzokoaren ondoren, beste parranda bat baita onena buruko min hau kentzeko. Hala esaten dute behintzat. Atzo baitzen Santa Aje da bezpera. Hortaz, gaurkoa ajearen egun ofiziala da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!