Laranjondoa

Erabiltzailearen aurpegia Ion Mintegiaga 2015ko uzt. 6a, 10:46

Jon Mintegiaga preso ibartarrak Argia-ko blogean semearen bisitei buruz idatzitako testua:

Bai txiki, bihar duk egun handia, bihar egokitzen duk hilabeteroko enkontru bakarra, ordu t´erdikoa. Polita, intentsoa, aldi berean gogorra egiten zaidak tartea, batez ere “aitatxo etxera etorri” esaten didakenean eta nik, zenbaitetan malkoak irristan, “ezin da txiki, nahi dut baina ezin da” eta hik, lehenagoko bideari beste bidetxior batetik ekiten diok “orduan bisita bihar” eta nik berriz ere kale! “Bihar ezin da txiki, tarteka bakarrik” eta baietz zirudik, kontentu, xalo, erantzuna onartzen dekela saiatu izan haizenaren gogobeteaz, hire kasa errepikatuz “aitatxo bisitan tarteko”.

Irakurri osoa argia.eus-en

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!