BERTSOA

Gure klima aldaketa

Erabiltzailearen aurpegia

Doinua: Gabon denori ongi etorri.

Lehengo batean koadrilako

bazkaria nuen eta

jan edanean kristonak gaude

baina makinak erreta

hango kadera hango menisko

ajea jira ta buelta

abiadura galduta dabil

gure haizeen beleta

hau izango da guri etorri

zaigun klima aldaketa.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!