Materiala bildu nahi du TAKEk, elkartearen 25. urteurrena ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko urt. 9a, 11:12

Tolosako Adiskideok Kirol Elkarteak, TAKEk, 25 urte beteko ditu aurten, eta urteurrenaren harira antolatuko dituzten ospakizunetarako materiala bildu nahi dute.

Tolosako saskibaloiarekin zerikusia izan dezaketen herritar guztiei egin diete deia, material eske: Ā«Argazkiak, bideoak, kronikak, kirol ekipazioak... Edozein material ekar daitekeĀ». Arduradunek, gainera, utzitako material guztia, ospakizuna amaitzean beren jabeei itzuliko dietela argitu dute.

Horrela beraz, TAKEren 25. urteurrenean materiala utziz lagundu nahi dutenek, elkarteko zuzendaritzarekin harremanetan jarri beharko dute, eta bestela, takesb@takesb.com helbide elektronikora idatzi.

Baskonia ikustera

Datorren urtarrilaren 24an, Caja Laboral Baskoniak FC Barcelonaren aurka jokatuko du partida, Euroleague txapelketaren barruan, Gasteizko Buesa Arenan. Partida 20:30ean hasiko da, eta oraingoz, 55 eserleku soilik daude autobusean. Horrela beraz, izena azkarren eman eta garaiz ordaintzen dutenek lehentasuna izango dute. takesb@takesb.com helbidea idatzi beharko da horretarako, eta ordainketa taldeko entrenatzaileei egin beharko zaie. 1998an edo beranduago jaiotakoek 15 euro ordaindu beharko dute, eta 1997an edo lehenago jaiotakoek, berriz, 20 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!