[Zia edo Boga] Ekuadorrean, kitto

Erabiltzailearen aurpegia Iritzia

Arraunaz idazteko soinu banda ofizialean sar nezake Gozategiren trikiti bizia, eta gaur ezin izan diot haien letra bati heltzeko tentazioari eutsi: ekuadorrean kitto egingo nuke. Arraun ligaren ekuadorrean, alegia.

[Zia edo boga] 'Ipurkonkorraz eta garunaz'

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo boga] 'Ipurkonkorraz eta garunaz'

Petriletik edo pantailaz bestaldetik bizi izan dut arrauna, ia hiru hamarkadatan. Ikusi eta ikasi egin behar omen da, ordea, eta Tolosako elkarteen arteko estropada aitzakia ederra bilakatu zaigu, estreinakoz, arrauna eta toleta estropuaz lotu, eta gure lehen paladak emateko.

[Zia edo boga] 'Plazerak min'

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo boga] 'Plazerak min'

Plazeraren mina da nostalgia; gozatutakoak utzitako hutsunea edo carpe diem guztien gordina. Nostalgia pizten digute bidaiek eta bidaideek; amaitu berri diren jaiek eta, batez ere, ajeek; unibertsitate garaiko bizipenek; edo haurtzaroan mila bider errepikatutako abestiek.

Zia edo Boga: 'Zubigainekoa'

Erabiltzailearen aurpegia kirola

Ederrak dira estropadak, zubi gainetatik. Ehunka metrora ikusten da irteerako baliza eta, ontzien irudiak txikitik handira nola, hala ozentzen da estropu eta toleten arteko harrabotsa, gure oinen azpira hurbiltzerako. Bai, arraunak magia izan lezake itsasotik kanpo ere.

Zia edo boga: "Arraun liga upategi bat balitz..."

Erabiltzailearen aurpegia kirola

Aitortza bat, denboraldiko lehen zutabeari ekiteko. Aurten, Eusko Label ligako lehen estropadak San Joan eguneko lehen potea eskuan nuela harrapatu nau. Bai, arraun zalea beti izan da festazale.

[Zia edo Boga] Biluztearen aldeko manifestua

Erabiltzailearen aurpegia kirola

Akabo, zahartu gara denboraldi bat, horrek dakarren guztiarekin: bihotzari behar baino dantza biziagoak, eztarriari zazpi urratualdi gehiago eta betertzetan pozak eragindako bina zimur opari. Argi baitago: gorputza bizipenen mapa balitz, askorentzat kontinente handienetakoa litzateke tosta artekoa. Arraun zalearen ajeak.

[Zia edo Boga] Zorionekoak gu

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo Boga] Zorionekoak gu

Uretako gorabeherei hitzak jartzea izaten da txoko txiki honen gogoa; bai, batzuetan, lanak eta zaletasunek topo egiten dute bidean. Horrela, joan den ekainaz geroztik, txoko honek lekua egin die errutinei, balkoiei, spoiler-ei, Valentzian egindako banderei eta profezia magikoei.

[Zia edo boga] Txanpon baten truke

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo boga]  Txanpon baten truke

Txanponak bereizten ditu aurkia eta ifrentzua; egia beraren bi muturrak. Arnasaldi bakarrean pasatu daiteke aurkitik ifrentzura, edo ifrentzutik aurkira; segundo bakarrean, 2,66 segundoan, edo 4,28 segundoan.

[Zia edo Boga] '8ak 1'

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo Boga] '8ak 1'

Abisua: testu honek spoilerren bat izan dezake. Bai, egun berean ikusi bainituen Game of Thrones-en azken kapitulua, eta Txoministak-en kapitulu guztiak. Telesailgintzaren unibertsoan mutur banatan egon litezke itxura batean, baina, hara non, Kontxako estropadak batzen dituen.

[Zia edo boga] Aurten (ere) bai!

Erabiltzailearen aurpegia kirola

[Zia edo boga] Aurten (ere) bai!

Bi ikasturte ditu urteak, arraun zalearen begietan. Uda osteko nagiek ireki eta uda atariko grinek ixten dutena izaten da bat, eta orduan hasten da bestea: ohikoa amaitutakoan.