Anne Agirre eta Uxue Olano EH Irekia Txapelketako finalera

Erabiltzailearen aurpegia

Anne Agirre eta Uxue Olanok ordezkatuko dute Intxurre Pilota Elkartea Euskal Herriko Irekia Txapelketako 3. mailako finalean. Intxurreko beste bikotea, Maddi Iturriozek eta Oneka Karrerak osatua, izan zuten aurrez aurrez atzo,  eta beraientzat izan zen garaipena. Finalak, datorren larunbatean jokatuko dira Mallabiako frontoian, 16:00tan hasita.

Iragarri bezala, atzo jokatu ziren Alegiako Elorri pilotalekuan Euskal Herriko Irekia txapelketako bigarren eta hirugarren mailako finalaurrekoak. Lau partida ziren eta Intxurreko bi bikoteen artekoa jokatu zen azkena. Hobeto sartu ziren partidan Anne eta Uxue eta laister ireki zuten tartea. Lasaitasuna eman zien  horrek alegiarrari eta altzotarrari, Maddi Iturrioz txaramarrari eta Oneka Karrera amezketarrari kontrakoa gertatzen zitzaien bitartean. Polki-poliki tartea handitzen joan ziren Anne eta Uxue, eta beraientzat izan zen garaipena 30-16 emaitzarekin.

Bere mailako beste finalaurrekoan, Larramendi eta Larraun talde nafarrak (Lekunberri) lehiatu ziren, pilota eskola berekoak hauek ere. Estu joan zen prtidua lehen tantoetan, baina partidua aurrera joan hala nabarmen hartu zuten gaina irabazle izango zirenek.

Aurretik jokatu ziren bigarren mailakoak. Aiako neskek eta Hernaniko neskek irabazi zuten finalerako txartela, eta beren artean jokatuko da maila horretako txapela. Lehenengoek nagusitasunez irabazi zioten Elorrioko bikoteari, eta askoz kan gehiago egin behar izan zuen Hernaniko bikoteak Obe-Auñako bikote nafarra gainditzeko; partidu estua eta gogorra izan zen hau.

Finalak, maila guztietakoak, datorren larunbatean, martxoak 7, jokatuko dira Mallabiako frontoian.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!