Emakumeen EHko Irekia txapelketako finalaurrekoak Alegian

Erabiltzailearen aurpegia

Emakumeen paletako Euskal Herriko Irekia Txapelketako bigarren eta hirugarren mailako finalaurreak jokatuko dira Alegian, datorren larunbatean, otsailak 29, 16:00etan hasita. Intxurreko bi bikote lehiatuko dira.

Lau partidu jokatuko dira guztira. Lehenik, bi bigarren mailakoak jokatuko dira eta ondoren izango dira hirugarren mailako biak. Lehen partida, Elorrio eta Aiako pilota elkartekoen artekoa izango da eta bigarrena, Hernani eta Iruñeako Obe-Auña elkartekoen artekoa. Ondoren, esan bezala, hirugarren mailakoak jokatuko dira: Larramendi eta Larraun elkarteko taldeek jokatuko dute hirugarren partida eta laugarrenean, azkenekoan, sailkapen ligaxkak hala aginduta, elkarren aurka jokatu beharko dute Intxurreko bi taldeek: aurrez aurre izango dira Maddi Iturrioz - Oneka Ontsalo eta Anne Izagirre -Uxue Olano. Ziurtatua dugu tokia finalean. Zein bikotek ordezkatuko du Intxurre? Erantzuna, larunbatean!



Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!