Pilota ikastaroak Intxurreren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia

Uda ere gainean dugu eta Intxurre pilota eskolaren izenean udako pilota ikastaro batzuk antolatu ditugu lehenengo mailatik hasi eta seigarren mailako ikasleentzako.

Ikastaroaren ordutegia 18:00etik 19:30era izango da, eta hauek izango lirateke ikastaroko egunak: ekainak 27 eta uztailak 4, 11, 18 eta 25. Irakasleak Gorka Altuna eta Beñat Urretabizkaia izango dira. Parte hartu nahi duenak eman dezala bere izena Alegiako kultur etxean ekainaren 24a baino lehen.
 

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!