Ugartemendia eta Etxeberria, Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia

Arrasateko Uarkape pilotalekuan jokatu diren Euskadiko eskolarteko jokoak irabazi dituzte Intxurre Pilota Elkarteko pilotariek, infantil mailan.

Ane Ugartemendia altzotarrak eta Aisha Etxeberria ugartearrak Euskadiko eskolartekoen txapelketa irabazi dute. Intxurreko pilotari gazteek Gipuzkoa ordezkatu zuten txapelketa horretan.

18-17 irabazi zuten finala, partida estu baten ondoren, Zeanuriko bikotearen aurka. Intxurreko bikoteak indar handiz jo arren, bizkaitarrek dena erantzuten zuten, eta hasieran aurretik ibili baziren ere bukaera aldera galtzen iritsi ziren (15-17). Azken hiru tantoak, ordea, Ane eta Aisharen alde erori ziren, eta gauzak horrela, garaikurra eskualdera ekarri ahal izan dute, pasa den astean Arabarren aurka jokatu zuten eta 18-4 irabazi baitzuten.

Orokorrean, maila eta modalitate guztiak kontutan hartuta, Gipuzkoa izan da Euskadiko eskolarteko jokoen irabazle.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!