Malerrekako txapeldun Intxurreko bikotea

Erabiltzailearen aurpegia

Larunbatez Donezteben jokatutako finalen ondoren Intxurre taldeko bikoteak, Axier Artola amezketarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak, senior mailako txapela ekarri zuten etxera. 22-21 nagusitu ziren.

Malerrekako 16. txapelketako finalak jokatu ziren otsailaren 24an Sunbillan eta Donezteben. Tartean Intxurre taldeko bikotea, Axier Artola aurrelari eta Aratz Irazustabarrena atzekaldeko lanak betetzen.

Aurkariak Telletxea (Erreka taldekoa) eta Gaskue (Buruzgain) izan zituzten eta partida oso estua atera zen. Tanto batez nagusitu ziren Intxurrekoak 22-21 partida ikusgarri baten ondoren.

Lehen tantoetan Axier eta Aratz joan ziren zertxobait aurretik 10-7 baina ondoren hiruzpalau tantoko errenta hartu zuten aurkariek, berdinketa garaia etorri zen arte. 16na, 18na eta 20na. Naparrak iritsi ziren lehenak hogeita batera baina azken tantoa amezketarrak eta alegiarrak egin zuten.

Eskuetatik, zein Axierrek finalerdietan mailatutako belaunetik oso juxtu iritsi ziren bukaerara baina garaipenarekin errazago arindu zitzaizkien minak.


Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!