Altzoko finalak, erabakita

Erabiltzailearen aurpegia

Erabakita daude Gabonetako XVI. Pilota Topaketako azken partidak. Altzon jokatuko dira larunbatean, abenduak 30, goizeko 10:30etan hasita. Atzo jokatu ziren ligaxkak eta gaur, osteguna, finaleko atarikoak.

Hirurogeita bi partida jokatu dira guztira bi egun hauetan. Altzoko fr:ontoian alebin mailan jokatu diren finalaurreetako bateko irudia duzue argazkikoa. Hemen bezala aritu dira Alegia, Amezketa eta Ikaztegietan.  Hauek izango dira, Altzon larunbatean jokatuko diren finalak, dagokien ordenean:

Txikienetan: Aratz Azpilgain-Egoi Garaikoetxea eta Urtzi Telleria-Ohian Gorostidi

Benjaminetan: Aitor Karrera-Martin Elola eta Husain Mahayub-Oinatz Goñi

Alebinetan: Chafei Mahmoud-Harkaitz Murua eta Araitz Astrain-Ander Ruiz

Infantiletan: Andoni Iturrioz-Ugaitz Mujika eta Ander Balerdi-Janitz Fernandez

Infantiletan: Iradi Uria-Ainhoa Uzkudun eta Aisha Etxeberria-Ane Ugartemendia

Kadeteetan: Unai Altuna-Iker Murua eta Aitor Galartza eta Sergio Mañoso

Esan bezala, finalak goizeko 10:30etan hasiko dira. Hauek bukatuta, sariak banatuko dituzte Altzoko pilotaren historiako protagonistetako batzuk: finaleko jokalariei garaikurrak eta, guztiei, saritxo bana eta lehen egunean ateratako argazkiarekin egindako egutegia banatuko zaie.

Hori eginik, Altzoko Guraso Elkarteak hamiketako banatuko die partaide guztiei, eta honela emango zaio amaiera Gabonetako Pilota Topaketa honi eta Altzoko frontoiaren urtebetetze ospakizunari.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!