ataria.eus

Bikote bat finalean

Erabiltzailearen aurpegia

Artola-Irazustabarrena bikoteak lortu zuen Lizarrako binakako txapelketan finalerako txartela. Intxurreko beste bikoteak, Altuna-Aizpitartek, atarian geratu behar izan zuen bere finalerdia galduta. Larunbatean, abuztuak 6, goizeko 11:00etan jokatuko da finala Remotibal frontoian.

Asier Artolak eta Aratz Irazustabarrenak osatutako bikoteak jokatu zuen lehen partida. Gil-Gaskue bikotea zuten parean eta partida gogorra eta ikusgarria egin zuten.  Tanto bikainak, parekatuak, bata bestearen atzetik joan ziren. Eta lehenengo partean gehienak Intxurre bikotearen alde erortzen ziren. Hasera oso berdindu baten ondoren, bosteko berdinketatik 8-16ra joan ziren. Hala era partida ez zegoen batere argi, izan ere jokatutako tantoak beste aldekoak ere izan zitezkeen, hain ziren tanto estu eta borrokatuak.  Eta halaxe, bikote nafarrak lortu zuen partida ezik, markagailua ere orekatzea. Batez ere sakean eta sakearekin hartutako abantaila baliatuz itxi zuten zuloa, Baita 19 eta 18 aurretik jarri ere.  Intxurreko bikoteak  azken indarrak atera eta 19na eta 20na berdindu ondoren 22raino joan ziren. Bukaeran beraz 22 eta 20 eta amezketarra eta alegiarra  finalera.

Bigarren partidan beste Intxurreko taldeak zuen finalera sartzeko aukera. Baina partida erabat beste aldera atera zen, bai emaitzan, bai jokoari dagokionean. Hasera indartsua izan zuen Anso-Agirre bikote nafarrak eta era berean kaskarra Intxurrekoak . Partida hasi zela konturatzerako 11-1 galtzen jarri ziren piloteoan sartzeko aukerarik gabe ere. Ondoren,bai, hasi ziren nonbait konturatzen nafar bikote onari aurre egiteko moduan zirela eta markagailua pixka bat itxuratu zuten, baina dagoeneko ez zegoen irabazteko aukerarik. Hogeita bi eta hamaika bukatu zen norgehiagoka.

Goizeko hamaiketan hasi eta bigarren partida izango da jubenilena. Intxurreko bikoteak, Artola-Irazustabarrenak, Anso-Agirre (Oberena) izango dituzte aurrez aurre Remontival pilotalekuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa