Giro nahasia

Erabiltzailearen aurpegia

Goizean giro lasaia izango dugu. Zeruan hodeiak nagusituko dira, baina tarteka ostarte batzuk ikusiko dira eta ateri eutsiko dio.

Arratsaldeak aurrera egin ahala ordea, zerua estali eta hegoaldetik euria iritsiko zaigu, uneren batean mardul botako duelarik, batez ere, gau partean. Ipar-ekialdeko haizeak joko du eta tenperatura ez da 9-10 gradutik pasako. Elur-maila 1.200 metrotan kokatuko da.

Giro nahasiak jarraipena izango du bihar. Goizean goiz oraindik euri zaparradaren bat edo beste izango dugu. Goiz erditik ilunabar arte ordea, ateri eutsiko dio eta une batzuetan ostarte batzuk zabalduko dira. Azken orduetan berriz ere zerua estali eta euritara joko du. Haize aldakorra ibiliko zaigu, mendebaldeko ukitu batekin eta tenperatura ez da 10-11 gradutik pasako.

Erlazionatuak

Eguraldi nahasia gaur ere

Tolosaldea

Goizean hego Haizea, arratsaldean ekaitzetarako joera. Larunbata lasaia, ostarte zabalekin, arratsalde erditik aurrera ezegonkortasuna, zaparradare...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!