Giro beroa baina ezegonkorra

Erabiltzailearen aurpegia

Eki/hego-ekialdeko haizeak tenperaturen gorakada nabarmena ekarriko du, non eguneko erdiko orduetan 29-30°C harrapatuko dituzten. Zeruan aldiz arratsaldeko lehen orduak arte goi-hodei batzuk eta giro eguzkitsua izango dira. Ordutik aurrera ordea, bero-hodeiak garatu eta ekaitzen bat edo beste izango da.

Asteazkena (uztailak 1)

Giro nahasia eta freskoagoa. Goizaldean zaparrada hondarren bat izango den arren, arratsaldeko lehen orduak arte giro lasaia izango da. Arratsaldeko lehen ordutik aurrera hodeitza trinkotu eta arratsalde erditik aurrera euri txiki moduan zaparradaren bat edo beste izango da. Haizeak ipar-mendebaldetik bizi joko du eta termometroak ez dira 22-23°C-tatik pasako.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!