Giro kaxkarra

Erabiltzailearen aurpegia

Egun osoan hodeiak nagusi izano dira zeruan eta euri kontuak ere izango ditugu. Zaparradak egun osoz botako ditu eta tarteka ezin da baztertu ekaitzak jo eta zaparrada gogorragoren bat edo beste botatzea. Eguna amaitzerako giroa lasaitzen hasiko da. Haizeak iparraldetik joko du, bizi eta tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 20-21ºC-tatik pasako ez direlarik.

Larunbata (ekainak 27)

Giro motela. Egun osoan hodeiak nagusituko zaizkigu ipar-haizearen eraginez eta hodei hauek euri pixka bat ere utziko digute. Euria egunaren lehen zatian izango da gehienbat eta euri txiki edo euri langar modura botako du. Arratsaldean aterruneak luzeak izango dira eta eguna amaitzerako atertu eta ostartetxoren bat edo beste ere agertuko da. Tenperaturak antzeko balioetan geratuko dira, 20-22ºC-tan joaz goia.

Igandea (ekainak 28)

Erabat altxa eziñik ibiliko da eguraldia. Goizean goiz zeruan ostarte batzuk izango ditugu, baina eguerdi alderako laino tapakia trinkotuko da eta zerua estali xamar geratuko da. Gainera eguneko erdiko orduetan euri pixka bat ere izango da Orokorrean euri langar modura eta oso gutxi botako du. Haizeak iparretik joko du, baina tenperaturek zertxobait irabaziko dute, eguneko erdiko orduetan 22-24ºC-tan joaz goia.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!